XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mezako apaiza, ordea, aurrera ots bildurgarriei entzungor egiñaz.

Ta amonatxo ere otoitzean sakonduta ezer ezpalitz bezela.

Amonatxori zeru-itxaropen batek arpegia argitzen ziola esan zitekean...

Etxean gelditutako suiña atera zan kanpora, erdi bildurrez ta erdi zer gertatzen zan obeto ikusi ta jakitearren.

Ta ber-bertan, oraindik ogei pausu etxetik aldendu baiño len,¡dunba! kañoi-bala izugarri bat bere basetxe maitean, teillatu ta orma urratuaz...

Dunbadak bukatzean, eleizatik etxerantz atera ziranean, antxe zijoan suiña ere besteekin.

- Amonatxoren otoitzari eskerrak gaur bizia galdu ezpadet!- zion berekiko.

Ta amonatxok suiñari:- Orra munduko gauzetan beretan ere Jaungoikoak mezazaleei nola lagun egiten dien! Ikasi, Jose Joakin!.

ARITZONDO.

GABONALDI

Ilunpean genbiltzan,
orra orain argi;
animaz ilda geunden,
orra berriz bizi.

Gora dezagun poz eta alaiki
Jaunaren erruki:
Jainko gizon egiña
jaio zaigu guri.

Adanen seme giñan,
gizon pekatari,
deabru-katepean
oso errukarri.

Gora dezagun poz eta alaiki
Jaunaren erruki:
Jainko Askatzailleak
lokabe gu jarri!.

Jaioko balitz ere
Belen-en berriki,
gugan jaio ezean,
guretzat uts ori.

Gora dezagun poz eta alaiki
Jaunaren errukia:
Gugan jaiotzea du
Jesusek gurari.

Maria bide dala
da Jesus etorri;
aren bitartez gugan
berriz jaio bedi.

Gora dezagun poz eta alaiki
Jaunaren errukia:
Grazi bitartez Jesus
gure Errege beti.

ARITZONDO.